XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BASETXETIK NEKAZARIAK NORA GOAZ?

Esne guda bukatu dala esan degu, erderaz tiquemique esaten zaion guda; lotsagabeentzat mundua ta irabazten duanarentzat zerua.

Bi alderdi ezberdiñak egin dute borroka, alderdi batekoak gudarozte ta txinelak beren ixkilluekin, bestetik nekazariak atxurrakin.

Esaten danez, bein batez astoa ta txerria bizi ziran leku berean; txerriari janaririk onenak eman da zerraldo etzan ta egon oi zan Astoari lastoa, ta lanera makilkadak bizkarrean artzera.

Astoak onela esan zion bein txerriari - Ai urdea, or ago janaririk onenak janda zerraldo etzana.

Ni emen natorrek lasto pixkat janda makilkadak artuaz egun guztian lan eginda.

Txerriak erantzun: Zergatik jaio itzan asto?... Ongi bizitzeko txerria jaio bear dik, abar eta abar...

Gu oraingo ontan astotzat egin gaituzte; nekazaritzako ministroak agindu zigun zona edo alderdi ezberdiñak kenduko zirala, zona única alderdi guztiak berdiñak izango zirala.

Baña ematerakoan que te crees tu eso tata, umeari egiten ziona.

Arritzekore bada, orrenbesteko erantzuna bearra daukan batek ori egitea, baiño ortxe dago begi aurrean.

Len ere esanda nago, hermandad de Labradores eta Cámara Sindikal Agraria-ko mai atzetik daudenak lan egin bearra daukatela.

Jakin danez Madrid`en izanak dira, baña ezer ekarri balute onezkero jakingo zan.

Bururik ez duanak txapel bearrik ez, urak joanda gero presa egitea alperrikakoa da.

Baiña kontu, lengo borroka ori saiaketa bat besterik etzan.

Saiaketa egin ondoren, nork daki basetxetarrak zertara iritxi gintezken.

Bada ezpada, obe dezute ugaldea etorri baiño len neurriak artzea.

Zuzmurrak diranez emengo aberedunak bigarren zonara igotzeko eskaerak egiñak dira; zona ortan errial bat geiago ordaintzen omen dute, etziok orrelako utsik.

Naparrak berriz irugarren zona`ra igotzeko eskaera egiñak omen dira.

Ziurki, ezer ez dakigun arren, Zona ortan iru errial geiago ordaintzen da esnea.

Ori ere berexkuntza lotsagarria izango litzake.

Naparrak iru errial geiago artzea ongi dago.

Guk beste orrenbeste ez artzea, ori da gaizki.

Naparruan emen baiño geiago ez da kostatzen esnea sortzea.

Dana dala, estadu barruan zona ezberdiñak jartzea berexkuntzik lotsagarrienatakoa da; esneari salneurriaz gaiñera prima de calidad ematen zaio; emen sortzen dan esneak, pentsurik ezpalitz erabilliko, legeak eskatzen duan koipe neurririk ez luke izango; eta pentsuak esnearen araberan amar alako gorakoa egin du.

Beste zonetan geiago kostatzen dala? Baita koipe geiagoko esnea artu ere, eta ematen dan prima de calidad-ekin geiago berdintzen da.

Oraingo ontan Justicia Catalana egin da: Indarra nagusi.

Baiña esne guda naiz ta bukatu itxurak artu, asi zan beziñ oker dagola Mondragon baiña goixeago ere badakite.

ELORRI.